XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hainbeste hurbildu ziren animaliengana, non izuaren izuz zoratu behar zutela bait zirudien.

Beharrezko zen noizean behin suari egurra botatzea maiseari * maiseari: zer ikusiko eta zer bilatuko dabilena ausart haiek aldendurik edukitzeko.

- Entzuna diet marinelei nola marrazoek atsedenik gabe jarraitzen dieten untziei - esan zuen Billek, berriro manta artera sarturik, sutara egurra bota ondoren -.

- Eta otso hauek lehorreko marrazoak dira.

- Guk biok baino hobeki ezagutzen dute beren eginbidea.

- Komeni zaielako jarraitzen diete gure lorratzei * lorratz: oinatz, arrasto.

- Oraingo honetatik onik aterako ez garen susmoa dut, Endrike. Ez gara aterako honetatik.

- Zuri entzunik, dagoeneko jan zaituztela esan liteke - erantzun zion Endrikek indarrean -.

- Gizona, galdurik dagoela dioenean, erdi-menperaturik dago.

- Erdi ingururaino jan zaituzte, esanak esan ondoren.

- Zu eta ni baino kementsuagorik jan dute!- erantzun zion Billek.

- Utz itzazu alde batetara nigar-migar horiek! Nazkaturik naukazu zeure lelokeria horiekin.

Endrike gogaiturik etzan zen bestaldera begira.

Harritu zen Bill ere era berean gogaiturik ez agertzeaz, zeren edozein hitz gogorrek haserretzen zuela bai bait zekien.

Endrikek gogoeta luzeak egin zituen, loak hartu aurretik.

Betazalak ixten, eta burukadak egiten zegoen bitartean otu * otu: bururatu zitzaion: Bill oso ikaraturik dago. Ez dago zalantza izpirik. Adore pixkaren bat eman beharko diot bihar.